Garbiñe Carreño herriko emakumerik zaharrena da, eta gaur 106 urte bete ditu. Hori dela eta, Xabier Txurruka alkateak bisita egin dio, eta zoriontzeaz gain, loreak oparitu dizkio. Solasean aritzeko aukera izan dute, gainera. Carreño Bilbon jaio zen arren, urte asko daramatza Zarautzen bizitzen.