Bertan hartu dute parte zarauztarrek, ZKE Xake sailetik adierazi dutenez, "emaitza oso onak lortuz". Larunbatean bakarkako probak jokatu zituzten, eta igandean, taldekakoak. Bakarka, Eneko Martin eta Andoni Etxabe bigarren postuan sailkatu ziren, biek ala biek 5 partidatik 4 irabazita.
Taldekako proban, berriz, Eneko Martin, Iker Casado, Lucia Beracierto, Roman Urteaga, Iker Zulaika, Ander Ortiz eta Mikel Ostolaza zortzigarren postuan sailkatu ziren, 5 txanda jokatu ondoren, 9,5 puntu lortuta. ZKEko Xake ataletik adierazi dute taldekide gehienek halako txapelketan parte hartzen zuten lehenbiziko aldia zutela.
"Emaitza ederrak zarauztarrek lotutakoak, beraz, hurrengo urteetan parte hartzen jarraitzeko gogoa erakutsiz", adierazi dute. Orain, datorren probara begira daude; maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da Xake Festa herrian.