Izaro Rubiok eta Ander Sagarzazuk irabazi dute Zarauzko Herri Lasterketa

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 8a

Ander Sagarzazu irabazlea, biotopoko pasabidetik igarotzen (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

142 korrikalarik hartu zuten parte estreinakoz jokatu zen proban.

Ibai Berazierto korrikalari zarauztarraren ekimenez sortutako A 3 el km elkarteak antolatuta, Zarauzko Herri Lasterketa jokatu zuten estreinakoz igandean. Guztira, 142 lagunek osatu zuten herriari itzulia ematen zion 8,5 kilometroko ibilbidea, eta irabazleak Izaro Rubio ordiziarra eta Ander Sagarzazu donostiarra izan ziren.

Emakumezkoetan, 34 minutu eta 55 segundo behar izan zituen Rubiok proba bukatzeako, eta haren atzetik, ia bi munutu eta erdira Lide Azkue zarauztarra helmugaratu zen; Alicia Vetas errenteriarra izan zen hirugarren sailkatua, hiru minutu eta 45 segundora.

Aldeak txikiagoak izan ziren gizonezkoetan. Halere, Sagarzazuk 28 minutu eta 26 segundotan gelditu zuen erlojua, eta nahiko aise irabazi zuen lasterketa. Bigarren sailkatuari, Ibai Alba hernaniarrari, 53 segundoko aldea atera zion, eta hirugarrenari, Guillermo Vahl zarauztarrari, minutu eta zazpi segundoko aldea.

Erlazionatuak

Irudietan: Zarauzko Herri Lasterketa

Zarauzko Hitza 2017 mai 08 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide