Herri galdeketa

"Izugarrizko garrantzia dauka gaurkoak, datozen urteetako Euskadi definitzen ari garelako"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 17:33

Imanol Lasa diputatua, botoa eman ondoren.

11:30ean eman du botoa Imanol Lasa diputatuak, Zarauzko EAJko udal taldeko ordezkariekin batera.

"Duela astebete, Gure Esku Dago ekimenak Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariok herri galdeketan parte hartzera gonbidatu gintuen. Nik, aldundiko arduradun bezala, batzar nagusiek hartutako erabakia errespetatu dut eta, zarauztar bezala, berriz, gustura etorri naiz nire botoarekin, galdeketan parte hartzera. Hainbat ideia nabarmendu nahiko nituzte gaurko ekimenaren inguruan. Batetik, halako herri galdeketek izugarrizko mesedea egiten diotela gure elkarbizitzari. Finean, Gure Esku Dagok modu ezberdinean pentsatzen dugun guztiak aintzat hartuz, proiektu guztiak gune batean partekatzea lortu du. Bestetik, emaitza dena delakoa izanda ere, argi dago gaur beste pauso bat eman dugula:euskal herritarrok libreki gure hitza emateko aukera izan dugula. Izugarrizko garrantzia dauka gaurkoak, datozen urteetako Euskadi definitzen ari garelako".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide