"Nabarmendu nahi dut gaur hemen burutzen ari dena inoiz herri honetan egin den mobilizazio handiena dela. Azken finean, milaka eta milaka pertsona ari dira parte hartzen, eta erabakitzeko eskubidearen alde herritarrak mobilizatzea, presioa egitea, uste dut urrats oso garrantzitsua dela, urrats historikoa. Egoera politikoa aldatuko bada, herritarrek hitza izan dugulako izango da, eta egun honetan erabakia hartu dugulako".