"Ilusio handiarekin bozkatu dut gaur, sentimendu handiarekin eta joan direnak oroituz. Gogoratzen dut aitonak zera esaten ziola aitari: hark ez zuela izango aukera Euskal Herri independente bat ikusteko, euskal estatu bat. 'Zuek ikusiko duzue' esaten zion aitonak aitari. Mezu bera eman zidan aitak niri. Gaur guk izan dugu aukera bide horretan pausuak emateko. Adierazi dugu estatu bateko herrikide izan nahi dugula, eta ikusi dugu jende askok hartu duela konpromiso hori. Bide onean gaude".