Herri galdeketa

"Gure nahia adierazi behar dugu, herri libre bat sortzeko"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 16:36

Kontxi Aizarna (Aritz Mutiozabal)

Manolo Urbietaren alargun Kontxi Aizarna izan da lehena bozkatzen.

"Gure eskubide bat martxan jartzen ari gara, ukatu zaigun eskubide bat, eta benetan herri libre bat nahi baldin badugu, beste biderik ez daukagu. Gure nahia adierazi behar dugu, herri libre bat sortzeko". Goizean goizetik eguraldi ona da nagusi herrian, eta herritarrak kalera atera eta bozkatzera animatu ditu. Bera izan da, hain zuzen, gaurko lehen bozka eman duen herritarra: "Botoa eman dudanean zera pentsatzen aritu naiz: Manolo bizi izan balitz, jaiki orduko esango zidaken ea noiz joango ginen bozkatzera. Alde horretatik, sentimentalki beste kutsu bat izan du nire bozkak"

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide