Herri galdeketa

"Eskubide osoa dugu geure etorkizuna erabakitzeko, eta horretarako denon bultzada behar du"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 12:12

Izaskun Mendizabal, herritarra eta kanpo begiralea (Aritz Mutiozabal).

Izaskun Mendizabal herritarra kanpo begirale bezala dabil gaur, herritik "paseatuz" eta "gauzak ongi doazen begiratuz".

Bozketa egiteko garaian gauzak ongi egiten diren ikuskatzea da bere egitekoa, baina berak ere bozkatu du: "Hementxe eman dut, Lege Zaharren enparantzan, lehengo orduan, eta nire lehenbiziko lana izan da, gainera".

Bere iritziz, gaurko eguna inportantea da: "Denbora luzez egon gara egun honen zain. Eskubide osoa dugu geure etorkizuna erabakitzeko, eta denon bultzada behar du honek aurrera jarraitzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide