09:00ak pasatuta zabaldu dituzte hauteslekuak. Iñigo Mantzizidor Mantxi-k Imanol Murua eta Imanol Urbietaren zein herri galdeketaren inguruko bertso batzuk bota ondoren, haien senitartekoak izan dira lehenak udaletxe plazako hauteslekuan botoa ematen. Haien atzetik etorri dira gainontzeko senideak eta beste hainbat herritar.
Era berean, Gure Esku Dagoren goizeko mezua irakurri du Araitz Urtiaga Zarahitzeko bozeramaileak. Besteak beste, herri galdeketan parte hartzearen garrantzia nabarmendu du: "Parte hartzeak egiten gaitu herri , eta gure botoak irudikatuko du etorkizunean nahi dugun herria. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea daukagulako, herritarron sasoia delako... Gure Esku Dagoelako... Parte hartu eta eman zure botoa".