Asteazkenean abiatu zuten eskubaloiko jubenil nesken Espainiako Txapelketa, Aritzbatalde kiroldegian. Ordutik gaur bitartean, ligaxka ari dira jokatzen, bi multzotan banatuta: B multzoan etxekoak, Pozuelo de Calatrava, Elx eta San Sebastian de los Reyeseko taldeak, eta A multzoan, berriz, Monvedre, Roquetas de Mar, Sant Quirze del Valles eta Malkaitz.
Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietarako sailkatuko dira. A multzoko Monvedre eta Malkaitz taldeek dagoeneko lortu dute larunbateko jardunaldirako txartela. Beste bi taldeak zeintzuk izango diren erabakitzeke dago oraindik. Orain ari dira Elx eta Sansekoak nor baino nor, eta 18:30etik aurrera izango da Aialakoen eta Pozuelokoen txanda. Zarauzko eskubaloiaren atarian kontsulta daitezke orain arteko sailkapenak, eta lotura horretan jarraitu daitezke baita ere partidak, streaming bidez.
Larunbatean, 17:00etan eta 19:00etan jokatuko dituzte finalerdiak, eta igandean, berriz, 11:30ean 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute. 13:30ean izango da finala.