Zarauztarrak disko berria grabatzen jardun dute Gaztain estudioetan, baina abesti berriak ez dituzte ezagutarazi oraindik ere. Bien bitartean, Maskarak aurreko diskoko Ibiltzen ikasten abestiko bideoklipa zabaldu dute, herrian grabatua. Horrekin batera, eskainiko dituzten zuzenen berri ere eman dute. Jakinarazi dutenez, San Pelaio bezperan, ekainaren 25ean, kontzertua eskainiko dute, besteak beste.