Jon Unanue bigarren izan da Getariako Triatloian

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 29a

Jon Unanue helmugara iristen (Aritz Mutiozabal).

Bizikletako ibilibidea osatuta, Ander Okamika lekeitiarra eta Jon Unanue zarauztarra batera iritsi dira box eremura. Baina lasterka irten bezain azkar, aurrea hartu dio Okamikak, eta bera izan da garaile Getariako proban bigarren urtez, 01:01:09ko denborarekin. Unanue 49 segundora helmugaratu da.

Zarauzko bizilagun Unai Gastañares lehena izan da beterano gizonezkoen 1. mailan, eta Asier Astigarraga zarauztarrak bigarrena. Junior emakumezkoetan Usoa Ostolaza zarauztarra nagusitu da, eta kadete gizonezkoetan Unai Zabala oriotarra; bi hauek Zarauzko Triatloi elkarteko kideak.

Lasterketako argazki bilduma: Zarauzko Hitza

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide