Osasunaren arloko elkarteak ezagutzera emateko

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 29a

Udalerrian osasunaren arloan lan egiten duten elkarteen berri emateko osasun gida kaleratu du udalak, eta gaur goizean aurkezpen ekitaldia egin dute, 11:00etatik 14:00etara. Hainbat mahai informatibo jarriko dituzte Lege Zaharren enparantzan, elkarteen jarduna herritarrengana gerturatzeko, eta, horrez gain, haurren txokoa ere jarri dute. Porrotx pailazoaren bisita ere izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide