Asteburu erabakigarria iritsi zaie Euskadiko Ligako ZKE futboleko neskei. Bihar arratsaldean (apirilaren 30ean) jokatuko dute ligako azken jardunaldia Erandion, 17:30etik aurrera, Betiko Neskak taldearen aurka. Garaipena lortzea behar-beharrezkoa dute lehen postuan sailkatzeko, eta horrela Espainiako 2. mailara igotzeko. Izan ere, une honetan lehenak dira sailkapenean, baina bigarrena den Bizkerre taldearekin berdinduta daude.