IV Nazioen Txapelketa jokatuko du Xabat Olaizolak

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 29a

Xabat Olaizola eskubaloi jokalaria (Zarauzko Eskubaloia).

Amenabar Zarautz taldeko jokalari Xabat Olaizolak junior mailako Espainiako selekzioaren deia jaso du, eta datozen egunetan egingo duten lan ekintzetan hartuko du parte. Jokalari zarauztarra azken unean sartu deialdian, baja baten ondorioz, eta taldearekin bat egingo du Bordelen (Frantzia) jokatuko den IV Nazioen Txapelketan leihatzeko.

Txapelketa maiatzaren 4tik 6ra jokatuko da, eta Espainiako selekzioak ondorengo lau taldeen aurka neurtuko ditu indarrak: Portugal, Alemania eta Frantzia.

  • Maiatzak 4, osteguna: 18:45ean, Espainia eta Portugal.
  • Maiatzak 5, ostirala: 18:00etan, Espainia eta Alemania.
  • Maiatzak 6, larunbata: 19:00etan, Frantzia eta Espainia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide