Ostiralean erakusketa berria inauguratuko dute Ispilu Arte galerian. Arte Vs. Gerra izena du, eta hainbat artisten lanak biltzen ditu. Ekitaldia biribiltzeko, Zapatak bakarrizketa musikatua eskainiko dute Ainhoa Alberdi aktore zarauztarrak eta Jurdana Otxoa bibolin-joleak. 19:30etik aurrera izango da ekitaldia.