Edurne Etxezarretak irabazi du 'Merkatutik Zuretzat' ekimeneko lehen otarra

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 21a

'Merktatutik Zuretzat' ekimeneko lehen saioa

'Merkatutik zuretzat!' ekimeneko lehen saioak "harrera ezin hobea" izan zuela nabarmendu dute Zarauzko Udaleko ordezkariek.

Apirilaren 8an, Merkatutik Zuretzat! ekimeneko lehen jardunaldia egin zen, Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urkomek antolatuta. Bertako produktuez osatutako otar bat zozkatu zen lehen saio horretan, eta Zarauzko Udaletik jakinarazi dute Edurne Etxezarretak irabazi duela otarra, Merkatu plazako Juantxo Gaztak Delicatessen postuan erosketa egiterakoan bete zuen zozketa-txartelari esker.

Hilero zozkatuko dute bertako produktuez osatutako otarra Merkatutik zuretzat! saioaren amaieran, eta parte hartzeko Merkatu plazako denda eta postuetan erosketa bat egin eta zozketa-txartela bete behar dute herritarrek.

Harrera "ezin hobea"

Merkatutik zuretzat! ekimeneko lehen saioan 70 lagun inguru bildu ziren, eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Jesus Arana "oso pozik" agertu da ekimenak izandako harrerarekin: “Hurrengo hilabeteetan izango diren ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diet herritar guztiei, ekitaldi hauen helburu nagusia bertako produktuak ezagutzea eta hauen kontsumoa sustatzea dela ahaztu gabe”, adierazi du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide