Espainiako eskubaloi txapelketako sektoreko norgehiagokak jokatuko dituzte jubenil mailako mutilek etxean

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 21a

Zarautz Kirol Elkarteko jubenil mailako eskubaloi taldeak jokatuko du asteburuko txapelketa.

Zarauztarrek Gijongo Grupo Covadonga, Santanderreko Sinfín Dosa eta Logroñoko Knet Calasancio taldeak izango dituze aurkari.

Gaurtik igandera bitartean, Espainiako Txapelketako sektoreko norgehiagokak jokatuko ditu Gran Camping Zarautz taldeak Aritzbatalde Kiroldegian. Zarauztarrek Gijongo Grupo Covadonga, Santanderreko Sinfín Dosa eta Logroñoko Knet Calasancio taldeak izango dituze aurkari.

Lehen partida asturiarrek eta errioxarrek jokatuko dute gaur, 18:00etatik aurrera. Gero, 20:00etan zarauztarren txanda izango da, etxeko taldeak kantabriako taldea izago du aurkari lehen norgehiagokan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide