Udaberriarekin batera literaturaren munduan murgilduko da Zarautz. Literaturiak idazleak, argitaletxeak eta irakurleak bilduko ditu maiatzaren 25etik 28ra, Literaturia gure isla da lelopean. Izan ere, Ispilua izango da ekitaldi guztiak bilduko dituen gaia, antolatzaileen ustez literatura "norberaren buruarekin topo egin eta ezagutzeko modu bat" baita.
Maiatzaren 3an aurkeztuko dute Literaturiako egitaraua Donostiako Kaxilda liburu dendan. Antolatzaileek zehaztu dute amanaldi, azoka eta liburu-aurkezpenez gain, bestelako osagaiak ere izango dituela aurtengo jaialdiak.