Asteburuan senior mailako Euskadiko Eskubaloi Txapelketako lauko finalak jokatuko ditu Aiala ZKE taldeak. Donostiako Bidebideta Kiroldegian izango dira partidak, eta zarauztarrek Donostiako Bera Bera, CB Jarrilleras eta Induspime Basauri taldeak izango dituzte aurkari.
Sarrera doakoa izango da, eta zarauztarrak taldea animatzera joatera animatu dituzte Zarauzko eskubaloi taldetik.