Lopetegitarrek herri galdeketaren aldeko kontzertua eskainiko dute ostegunean

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 19a

Zarahitzen egoitzan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera.

Zarauztarrak herri galdeketaren olatuan murgilduz joan daitezen ekimena antolatu du Zarahitzek biharko. 20:00etan hasita Jexuxmari Lopetegi eta Ane Arruti (Arrutiko Intxaurrak) osaba-iloben emanaldia izango da Zarahitzen egoitzan. Herritarrak kontzertura gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide