'ETAren amaiera' filma eta solasaldia eskainiko dituzte ostiralean Zazpi Kultur Aretoan

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 18a

Gorka Landaburu kazetariak ostiraleko solasaldian parte hartuko du.

'El fin de ETA' izeneko filman, ETAk indarkeria behin betiko uzteko emandako urratsak kontatzen dira, prozesua bertatik bertara bizi izan zuten lagunen eskutik.

Ostiralean 19:00etatik aurrera, El fin de ETA filma eskainiko dute Zazpi Kultur Aretoan, eta ondoren solasaldia izango da Jesus Egiguren, Luis R. Aizpeola eta Gorka Landabururekin.

Mario Onaindia Fundazioak antolatu du saioa. Justin Webster zuzendariaren El fin de ETA filma Egiguren eta Aizpeolaren Las claves de la paz liburuan oinarrituta dago, eta bertan ETAk indarkeria behin betiko uzteko emandako urratsak kontatzen dira, prozesua bertatik bertara bizi izan zuten lagunen testigantzak oinarri hartuta; besteak beste, PSEko presidente ohi Jesus Egiguren, ezker abertzaleko bozeramaile Arnaldo Otegi, garaiko Espainiako barne ministro Alfredo Perez Rubalcaba, Baltasar Garzon epailearen, Iñigo Urkullu lehendakariaren edo Joseba Urrusolo ETA kide ohiaren lekukotzak jasotzen ditu filmak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide