Herri galdeketaren aldeko kartelak balkoietan jartzera animatu dituzte zarauztarrak

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 17a

Zarauzko balkoi batean herri galdeketaren aldeko kartela. (@samaravelte)

Aste gutxi falta dira maiatzaren 7an burujabetzaren inguruko herri galdeketa egiteko.

Gero eta gehiago dira herri galdeketaren aldeko kartela beren balkoietan jartzera animatu diren zarauztarrak. Aste gutxi falta dira maiatzaren 7a iritsi dadin, eta herria girotzen joateko herri galdeketaren aldeko kartelak balkoietan jartzera animatu dituzte zarauztarrak Zarahitzetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide