Oteiza Lizeoko ikasleak Parisen izan dira

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 17a

Oteiza Lizeoko ikasleak Parisen izan dira

Frantsesa ikasten dutenek aukera izan zuten Pariseko bizimodua usaindu eta kaleak bertatik bertara ezagutzeko.

Aste Santuko oporraldiaren aurretik, Parisen izan ziren Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle batzuk irakasleen laguntzarekin. Frantsesa ikasten dutenek aukera izan zuten Pariseko bizimodua usaindu eta kaleak bertatik bertara ezagutzeko. "Oso ondo ibili dira, eguraldi bikaina egin diete, eta maitasunaren eta artisten hiriko txokorik esanguratsuenak ikusi dituzte: Tour Eiffel, Montmartre, Louvre Museoa, Champs Elysées, Quartier Latin, Place de la Bastille, Jardin du Luxemburg eta Arc de Triomphe", azaldu dute ikastetxetik. Errepikatzeko moduko esperientzia izan dela nabarmendu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide