Gaur zabaldu dute liburuen eta diskoen azoka solidarioa. Gaur eta bihar, 10:00etatik 20:00etara bigarren eskuko liburuak, Cd-ak, DVDak eta biniloak salduko dituzte bertan. Gainera, herritarrek etxetik eramaten dituztenak ere jasoko dituzte, kultur material hori erabiltzaile berrien esku jartzeko. Ekimenarekin baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonei lagundu nahi die Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak.