Atzeratu egin dute Gipuzkoako Surf Txapelketa, olatu faltagatik

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 16a

Antolatzaileek jakinarazi dute bihar emango diotela hasiera Gipuzkoako Surf Txapelketari.

Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta, gaurtik asteartera bitartean Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatzekoa zen hondartzan. Antolatzaileek dena prest zuten hitzordurako, baina lehiaren hasiera bihar arte atzeratu behar izan dute, gaur surf egiteko olatu txikiegiak daudelako.

Dena dela, bihartik aurrera Gipuzkoako surflari onenak Zarauzko hondartzan izango dira, Desertu Txikiaren inguruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide