Aste Santuko oporraldian Basque Fest jaialdia egiten ari dira Bilbon, eta bertan gastronomia, dantza, musika, herri kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioa, tailerrak eta azokak eskainiko dituzte besteak beste; 200 jarduera inguru antolatu dituzte Aste Santuan Bilbora hurbilduko diren bisitarientzat zein oporretan hirian geldituko diren herritarrentzat.
Ildo horretan, Urola Kosta eskualdearen informazioa eta eskaintza turistikoa aurkezten ari dira Basque Fest azokan, tartean Zarauzko eskaintza zabala. Infomazioa zabaltzeaz gain, pasa den ostiralean Basque FEST Gourmet txokoan eskualdeko produktuen dastaketa berezia ere prestatu zuten bisitarientzat.