Gautik aurrera, maiatzaren 7ko herri galdeketan aldez aurreko botoa eman dezakete zarauztarrek

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 15a

Inaxio Landa Exkerra izan da boto aurreratua eman duen lehen zarauztarra. (Zarahitz)

Berme barzordeko kideek hautestontzia zigilatu ostean, aldez aurreko botoa eman ahal izango da gaurtik aurrera, Zarahitzen egoitzan.

Maiatzaren 7ko herri galdeketaren olatuan murgilduta dago Zarautz, eta gaurtik aurrera aldez aurreko botoa eman ahal izango dute herritarrek. Gaur goizan ireki du Zarahitzek horretarako aukera, berme barzordeko kideek hautestontzia zigilatu ostean.

Maiatzaren 7an Irlandan egongo direnez, Inaxio Landa Exkerra eta Arantxa Benito izan dira boto aurreratua eman duten lehen zarauztarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide