Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak XIII. Jose Ange Iribar futbol txapelketa antolatu zuen atzo, alebin mailako jokalariei zuzendua. 16 taldek parte hartu zuten lehian, eta Tolosako taldea izan zen txapelduna; Zarautz Kirol Elkarteko taldea bigarren postuan sailkatu zen. Bestalde, Jose Angel Iribarren omenezko futbol txapelketan atezain onenaren saria eman ohi dute, eta aurtengoan atezain onenaren garaikurra Zarautz Kirol Elkarteko Anartz Zendoiarentzat izan da. Antolatzaileek zehaztu dute Joxe Angel Iribarrek berak aukeratu ohi duela txapelketako atezainik onena nor izan den.
Txapelketako arduradunek nabarmendu dute giro ederra izan zela txapelketan. "Jokalari gazteek ederki pasatzen dute mota honetako txapelketetan, eurentzat opari bat da belarrezko zelaian jokatu ahal izatea".