EITBk jakinarazi duenez gaur Zarauzko mendizale batek ezbeharra izan du Hiru Erregeen Mahaian (2.428 m, Nafarroa), eta Guardia Zibilaren erreskate taldeek ezbeharra gertatu den tokira joan behar izan dute bere bila.
Informazioen arabera, 15:15 inguruan erreskatatu dute 37 urteko emakume zarauztarra. Erreskate-lanetan Guardia Zibilaren aire unitateak eta mediku batek parte hartu dute.