Zarautz Rugby Taldearen garagardo azokan, bapo edan eta jateaz gain, hainbat ekimen eta kontzertuz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gaur arratsaldean esaterako, Garagardo Azokako Mus Txapelketa jokoan da Munoako karpan. 22 bikotek izena eman dute norgehiagokan, eta musean arituko dira iluntzera arte. 20:00ak inguruan jakingo da nor diren aurtengo txapeldunak. Irabazleek sari ekonomikoaz gain, beren altuera garagardo kaxetan eskuratuko dute.