Anjel Lertxundik ‘Berria’-ko zutabea idazteari utziko dio

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 14a

Anjel Lertxundi Zarauzko itsas pasealekuan.

Hamahiru urtez eta hamar hilabetez, abuztuko atsedena salbu, egunero-egunero idatzi du 'Berria'-rako zutabea.

2003ko ekainaren 21etik, Berria egunkariak lehen zenbakia argitaratu zuenetik, aritu da Anjel Lertxundi (Orio, 1948) iritzi zutabeak idazten. Hitz beste tartean egunero idazten zuen zutabea, abuztuan salbu. Hamahiru urte eta hamar hilabeteren ostean, zutabea idazteari utziko dio Lertxundik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide