Mus Txapelketa jokatu dute gaur Garagardo Azokan

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 14a

Garagardo Azoka pil-pilean da.

15:00etan hasiko da txapelketa, eta antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Gaur arratsalderako mus txapelketa antolatu dute Garagardo Azokan. Zarautz Rugby taldeko kideek jakinarazi dutenez, txapeldunek sari ekonomikoa irabazteaz gain, beren altuera garagardo kaxetan eskuratuko dute. Antolatzaileek herritarrak txapelketan parte hartzera animatu dituzte.

Gauean Serious Business musika taldearen kontzertua eskainiko dute Garagardo Azokan, 22:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide