Gaur goizaldean, 04:30an inguruan, 22 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, beste bati edalontzi batekin eraso egiteagatik. Antza denez, bi lagun eztabaidan hasi dira taberna batean, eta batak besteari edalontzi batekin kolpea eman dio aurpegian, begi inguruan zauri larriak sortuz. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, lekuko batek erasotzailea tabernan geratzera behartu du Urola Kostako Ertzain Etxeko agenteak iritsi diren arte.
Erasotzailea eta biktima Donostiako Ospitalera eraman dituzte, erasotzaileak ere eskuan zauriak zituelako. Zauriak artatu dizkiotenean erasotzailea atxilotu egin dute, eta beharrezko izapideak eginda epailearen esku utzi dute.