Zarautz Rugby Taldeko SUB16 taldea Euskadiko txapelduna da

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 13a

Zarautz Rugby Taldeko 16 ute azpiko taldea.

Zarauztarrek Euskadiko Rugby Ligako finala irabazi zuten pasa den larunbatean, Donostiako Bera Bera taldearen aurka.

Pasa den asteburuan Euskadiko Rugby Ligako finala jokatu zuen Zarautz Rugby taldeko 16 urte azpiko taldeak, Donostiako Bera Bera taldearen aurka. Zarauztarrek irabazi zuten partida 36-17 emaitzarekin, eta "Zarauzko rugby taldearen etorkizuna ziurtatuta" dagoela uste dute Zarauzko rugbyzaleek. "Lehenengo zati bikaina jokatu zuten gazteek", eta jokalariek erakutsitako jarrera eta gogoa nabarmendu dituzte taldeko arduradunek, "aurretik dena idatzia egongo balitz bezala irten ziren zelaira", azaldu dute.

Sari banaketan Euskadiko Federazioak garaikurra eman zion Zarauzko taldeari, eta jokalari bakoitzak domina jaso zuen. Bera Berako aurkariek txalo artean hartu zituzten zarauztarrak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide