Gaubela taldeak dantzaldia eskainiko du igandean

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 12a

Gaubela musika taldearekin dantzaldia izango da igandean Zarautzen

19:00etatik 21:30era euskal musika dantzagarria joko dute Gaubelako kideek.

Igandean Gaubela musika taldeak dantzaldia eskainiko du Zarauzko Musika Plazan. Zarauzko Udalak antolatu du saioa 19.00etatik 21:30era, eta Gaubela taldeko kideek euskal doinu dantzagarriak joko dituzte, bertaratzen diren herritarrak dantzan jartzeko asmoz. Zarauztarrak festaz gozatzera gonbidatu dituzte Zarauzko Udaletik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide