Ostegunean ez da traste zaharrak jasotzeko zerbitzurik izango

Zarauzko hitza 2017ko apirilaren 12a

Ostegunean ez da traste zaharrak eta altzariak jasotzeko zerbitzurik izango Zarautzen.

Ostegun Santu egunez udalerrian jai denez, ez da altzariak eta traste zaharrak jasotzeko zerbitzurik izango.

Zarauzko Udalak jakinarazi du ostegunean ez dela altzari eta traste zaharrak jasotzeko zerbitzurik egongo, Ostegun Santuz udalerrian jai eguna delako. Hala, herritarrei gaur gauean euren altzari eta traste zaharrak kalera ez ateratzeko eskatzen die udalak. Dena dela, datorren asteazkenean, apirilaren 19an, zerbitzua berriz martxan izango dela zehaztu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide