Argiñanok hartuko du parte 'Merkatutik Zuretzat!'-eko lehen saioan

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 7a

Argiñano, Merkatutik zuretzat! proiektuaren aurkezpenean. (Zarauzko Udala)

Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urkomeren babesarekin, lehen sektorea indartzeko eta Zarauzko Merkatu Plaza balioan jartzeko Merkatutik Zuretzat! kanpaina jarri du abian. Bihar izango da lehenbiziko hitzordua.

Saioan bertako produktuak ezagutu, horiek nola prestatu daitezkeen ikasi eta platerak dastatzeko aukera izango dute herritarrek Merkatu plazako lehenbiziko solairuan, 11:00etatik 12:30era. Aialako ikasleek show cooking bat egingo dute, eta Karlos Argiñano sukaldari famatua ere bertan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide