Babyautok La Vila izango du aurkari igoera fasean

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 7a

Babyauto Zarautz taldeko jokalariak (Jon Ander Vildosola).

Joaneko partida Astin jokatuko dute apirilaren 23an, 12:00etan, eta itzulekoa, berriz, astebete geroago, La Vila Joiosako (Alacant, Herrialde Katalanak) taldearen zelaian.

Ohorezko B Mailako A multzoan lehiatu du Babyauto Zarautzek, eta hirugarren postuan bukatu du liga. L'Hospitalet taldearekin batera, txapelketako hirugarren sailkatu onenak izan dira, eta horrek igoera fasea jokatzeko aukera ahalbidetu die.

Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketak zehazatu dituzte, eta Zarauzko taldeari A multzoko txapeldunaren aurka lehiatzea egokitu zaio final-laurdenetan: La Vilaren aurka, hain zuzen ere. Bi norgehiagoka jokatu beharko dituzte elkarren aurka, joanekoa eta itzulikoa: lehena apirilaren 23an izango da, Astiko zelaian, 12:00etan; eta bigarrena, astebete geroago, aurkarien etxean.

Lehen kanporaketa gaindituz gero, Pozuelo eta Les Abelles taldeen arteko lehian irabazten duenaren kontra jokatuko luke maiatzaren 7an eta 14an. Finala, azkenik, maiatzaren 21ean eta 28an jokatuko litzateke.

Igoera jokatuko duten gainerako lau taldeak hauek dira: Aparejadores Burgos, Bera Bera, Liceo Francés eta L'Hospitalet.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide