'Mañana empieza todo' filma botako dute egunotan, Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 7a

'Mañana empieza todo' filmeko irudi bat.

Gaurtik astelehenera zazpi saio izango dira.

Ia astebururo bezala, Modelon film berrienetako bat ikusteko aukera izango da oraingon ere. Zehazki, Mañana empieza todo eskainiko dute, Hugo Gelin zuzendariaren azken lana. Alaba bat duela jakitean, Samuelen (Omar Sy) bizitza nola aldatzen den erakusten du film horrek.

Gaur izango da lehenbiziko saioa, 22:00etan, eta datozen egunetan, beste sei eskainiko dituzte: larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, 17:00etan eta 19:30ean; eta astelehean, Ikuslearen Egunean, berriz, 17:00etan eta 20:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide