Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babesten duen Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Basker dokumentala eskainiko dute gaur, museoan. 60ko hamarkadan suediar batzuk euskal kulturaren inguruan egindako lana da.
18:00etan izango da emanaldia, eta ondoren, Argibel Euba Ugarte antropologia eta Artearen Historian lizentziadunak hitzaldia eskainiko du. Doan izango da sarrera.