Udazkenean aurkeztu zuten Jexuxmai Lopetegik, Harkaitz Canok eta Antton Olariagak Itzal Zaunka disko-liburua. Lehenbizikoak jarri ditu musika, bigarrengoak hitzak eta hirugarrengoak marrazkiak. Gaur, berriz, proiektuaren kontzertu irudikatua estreinatuko dute, Modelo aretoan, 22:00etan. Nahi izanez gero, sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Sanz Enea kultur etxean, 6 euroan.