Bi ekitaldi izango dira gaur eta bihar, Zarahitzek antolatuta. Gaurko bertso saioa antolatu du. Danel Olano, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Markel Eizagirre eta Beñat Jauregi ariko dira bertsotan, Beñat Intxauspe gitarrarekin eta Itziar Unanue gaiak jartzen Zarahitzen egoitzan, 19:00etatik aurrera.
Bihar, leku berean, bilera irekia egingo dute maiatzaren 7rako erabakitzeko eskubidearen aldeko festa antolatzeko. Bozketa prozesuaren azalpenaz nahiz lanez, egun horretarako egitarauaz zein txandez eta egun hori bitarteko egin daitezkeen ekarpenez ariko dira, 18:30etik hasita.