Etxebizitza eskubidearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Irabazi Zarautzek

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 4a

Zarauzko etxebizitzak, Vista Alegretik ikusita.

Bi hitzordu izango dira, bata ostegunean eta bestea ostiralean, Antoniano aretoan, 19:00etan. 

Irabazi Zarautz udal taldeak etxebizitzari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu, Etxebizitza eskubidea al dugu? lelopean. Lehenbizikoa ostegunean izango da, apirilaren 4ean, etxebizitza eskuratu ahal izateko politika publiko berrien inguruan. Iker San Roman etxebizitza politiken aholkulariak eskainiko du hitzaldia.

Hurrengo egunean, Etxebizitza duin baten aldeko borroka: kaleratzeak, zoru klausulak... jardunaldia eskainiko du Stop kaleratzeak-eko Salvador Gonzalezek. Bi saioak Antoniano aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide