Euskal Herriko Itzulia dela-eta, Nafarroa kalea itxiko dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 4a

13:37ak aldera igaroko da lasterketa, eta 12:50-13:50 artean kale osoa itxita egongo da.

Apirilaren 6an, ostegunean, Donostia eta Bilbo lotuko dituen laugarren etapa izango dute jokoan. Urola Kostatik pasatuko da lasterketa, N-634 errepidetik. Zarautzera 13:37 aldera helduko dira txirrindulariak, eta Nafarroa kalea gurutzatuko dute, Getariarako bidea hartzeko. Hori dela eta, Nafarroa kalea itxi egingo dute, guztiz. 12:50-13:50 bitartean ezingo da bertatik igaro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide