Martxoaren 18an Artzabal surf Taldea menderatu zuten zarauztarrek, 24-29koarekin, eta joan den asteburuan, martxoaren 25ean, Getxoko taldearen aurka 28-27 irabazi zuten.
Lehenengo jardunaldian atsedena izan zuten Zurriola Surf Eskolakoak ere oso indartsu hasi dira, eta jokatutako bi saioetan garaipena lortu dute. Ondorioz, bigarren postuan kokatu dira, eta momentuz ZSEkoen aurkari zuzena izan daiteke. Hurrengo jardunaldian, elkarren aurka lehiatuko dira, sailkapenerako garrantzitsua suertatu daitekeena.