Horietako bi Zarauzkoak dira: Estricalla eta Sofa. Lehenengo taldeak Dramatik-Thlon disko argitara eman zuen iaz, eta lan hori iznago du ardatz emanaldian. Bigarrenak beren lehen lan luzea prestatzen aritu dira Bonberenean, Karlos Osinaga Txap bidelagun hartuta, eta egindako lana aurkeztuko dute.
Ze Premikin! jaialdian ariko diren gainerako taldeak ondorengoak dira: Willis Drummond, Atom Rhumba, Johnny Cassino, Oskar Benas, Cobra, Niña Coyote eta Chico Tornado eta hainbat disko jartzaile –Frances Be, Eddie Mae eta Blami–.
Sarrerak aurrez erosi datezke Donostia Kulturaren webgunean, 15 eurotan; egunean bertan 18 eurotan jarriko dituzte salgai.
