SUP probak jokatuko dituzte uztailean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 28a

Iazko SUP Race Txapelketako irudi bat. (Aiora LarraƱaga)

Uztailaren 1etik 2ra Euskal SUP Race zirkuituko jardunaldi bat izango da, eta uztailaren 8 eta 9an, berriz, Euskal Herriko SUP Surfing Txapelketa.

Euskal Herriko Surf Federazioak zehaztu du 2017ko egutegia, eta hitzorduen artean, bi Zarautzen jokatuko dira, uztailean. Batetik, uztailaren 1etik 2ra Euskal SUP Race zirkuituko 4. proba izango da hondartzan, eta bestetik, uztailaren 8tik 9ra, Euskal Herriko SUP Surfing Txapelketa.

Interesa dutenek jardunaldion bezpera arte dute izena emateko aukera, gaurdira arte, hain zuzen. Informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak EHSFren webgunea bisita dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide