Oraingoan, Nafarroa aldera joko dute mendizaleek, Urumea bailarako mendilerroetan ibilbidea egiteko. Goizuetatik abiatuko dira, eta Ferminena baserri ondotik, alertzez osatutako basoa gurutzatuko dute. Basotik irteetean begiztatuko dituzte lehenbiziko monumentu megalitikoak.
Ekialdera joz, Arramaleta Lepoa, izen bereko Kaskoa, Mendibila eta Amonatzako Kaskoa atzean utzita, Loitzate (1.048 metro) begiztatuko dute, mendilerroko lehenbiziko gailurra. Igoera txiki baten ostean helduko dira mendi puntara, eta bertatik itsasoa nahiz barrualdeko mendiak bistaratuko dituzte.
Zubietatik egingo dute jaitsiera. 16 kilometroko ibilaldia izango da, 5 ordu eta erdian egiteko modukoa. Parte-hartzaileak 07:30ean elkartuko dira Agoueseneko biribilgune parean. Izena ohiko lekuetaan eman daiteke.