Korrikaren amaierara joateko autobusak antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 26a

20. Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik, eta apirilaren 9an bukatuko da, Iruñean. Bertan, eskuz esku joango den lekukoaren mezua irakurriko dute.

AEK euskaltegiak egitasmoaren amaierara joateko autobusak antolatu ditu Kostan, eta izen-ematea zabalik dago jada.

  • Getaria: Harralde tabernan, Sokoa tabernan eta Harritarte tabernan.
  • Orio: AEK euskaltegian eta Kolon Txikin.
  • Zarautz: AEK euskaltegian, Eguzki tabernan eta Lakarin.
  • Zumaia: AEK euskaltegian, Inpernupe tabernan eta Metro tabernan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide